Amikuzeko irratia sortu dute. Pasa den larunbatean iragan zen lehen irratsaioa, Amikuze aldean ariko diren kolaboratzaileekin.
Laguntzaile ekipa pollit batekin abiatzen da Baxe Nafarroako irrati berria: herrietako berriketariak, kronika egileak edo elkarteetako bozeramaileak etorri dira animatzaileen galdeeri erantzuterat, giro biziki goxoan. Han zen Jojo Bidart.
Astelehenetik goiti, goizetan 9 orenetarik 10ak arte eta arratsetan 6 orenetik 7ak arte, egun guziez entzungai izanen da Amikuzeko irratia, 94,2 Mega Hertzetan.
Albiste hau Euskal Irratiek argitaratu dute eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta.