argia.eus
INPRIMATU
Amiantoaren biktimek epaiketa prozesuak ez luzatzeko eskatu diete enpresei
  • Enpresa handiek amiantoaren erabilera etetea eta kaltetuentzako diru-funts bat sortzea nahi du Asviamiek, Amiantoaren Biktimen Euskal Erakundeak.

Nerea Ibarzabal Salegi 2014ko urriaren 28a
Dagoeneko hamar dira 2014an amiantoaren eraginez hil diren pertsonak EAEn. (Arg: www.stopamianto.it)

Lanpostuan amiantoak kaltetutako pertsonak indemnizatzera behartu dituzte zenbait enpresa, tartean Ercros konpainia. Horrek sententzia onartu ez eta Espainiako Auzitegi Gorenean helegitea jarri zuen, oraintsu baztertua izan dena.

2012an substantzia horrek eraginda hil zen emakume baten familiari 92.882 euro ordaintzera kondenatu zuen Ercros Donostiako Gizarte arloko epaitegiak.

Asviamiek adierazi du enpresen jarrera horrek “gaixoen eta familien sufrimendua luzatzen” duela, prozesu judizialak kolapsatzeaz gain.

Dagoeneko hamar dira 2014an amiantoaren eraginez hil diren pertsonak EAEn.