argia.eus
INPRIMATU
Amets Arzallus Antia nagusitu da Gabadin ospatutako Xilabako azken kanporaketako saioan
  • XILABA 2021 Bertsulari Txapelketako laugarren kanporaketa jokatu da Gabadin,eta final erdietako saioak nola osatuak izanen diren erabakita gelditu da. Odei Barroso Gomilak eta Maddi Sarasua Laskaraik egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 145 bertsuzalek, giro ederrean bete dute Gabadiko Herriko gela urriaren 10ean. Datorren larunbatean final erdietako lehen saioa jokatuko da Mauleko "MAULE BAITHA" gelan.

Bertsozale.eus @bertsozale 2021eko urriaren 11
Argazkia: bertsozale.eus.

XILABA 2021 Bertsulari Txapelketari segida emanaz, kanporaketetako laugarren eta azken saioa jokatu da Gabadiko Herriko gelan.

Saioko irabazlea Amets Arzallus Antia izan da, 469 punturekin, eta horrela geratu da sailkapena:

Amets Arzallus Antia ..................469

Odei Barroso Gomila .................440,5

Maddi Sarasua Laskarai ............424,

Egoitz Zelaia ..............................414,5

Maindi Murua Berra ...................406

Johaine Sarraillet .......................382

XILABA 2021 Bertsulari  Txapelketaren final erdietako lehen saioa, hurrengo larunbatean (urriak 16) ospatuko da Mauleko "MAULE BAITHA" gelan. Amets Arzallus Antia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Maddi Sarasua Laskarai, Aitor Servier Etxexuri, Kerman Diaz, eta Karlos Aizpurua Etxarte bertsulariekin. Aurkezlea, Oihana Larrandaburu izanen da.

Saioa 17:00etan hasiko da. Ohi bezala, sarrerak lekuan berean erosten ahalko dira.

Horrela osatuta gelditu dira final erdietako beste bi saioak:

Urriak 23, Bardozeko Ezker Paretan, 17:00etan.- Miren Artetxe Sarasola, Maddalen Arzallus Antia, Xumai Murua Berra, Ramuntxo Christy, Irati Alcantarilla Urdanpilleta, eta Iker Altuna. Aurkezlea, Pantxika Solorzano.

Urriak 30, Izpurako Faustin Bentaberri gelan, 17:00etan.- Patxi Iriart, Odei Barroso Gomila, Egoitz Zelaia, Maindi Murua Berra, Gillen Hiribarren eta Johaine Sarraillet. Aurkezlea, Joana Itzaina.