Toki desberdinak bisitatuko dituzte, Maravillas gaztetxea (Iruñea) edo Errekaleor auzo okupatua (Gasteiz) horien artean. Urtarrilaren 26an egingo duten batzarrean ere parte hartuko dute.
Notre-Dame-des-Landeseko (Bretainia) ZAD gunean sortu eta borroka desberdinak biltzen dituen Ambazadako kideak, Euskal Herriko eragileekin elkartuko dira. ZAD-eko lurrak Frantziako Estatuarenak dira eta bertan bizi diren 170 biztanleak urteetako erresistentziaz eraiki dutenari eusteko lanean ari dira.
“Frantziako Estatuak indarkeriaren bidez kanporatzeko egindako konfrontazio garai baten ostean, elkarrekin lan egiteko aukera mantentzea da gure helburua”, azpimarratu du mugimenduko kide batek.
2017an sortu zen Ambazada proiektua eraikuntza prozesuan dago oraindik. Euskal Herritik ere hainbat irteera antolatu dira. “Elkartasuna bi norabidetakoa” dela adierazi du Ambazadako kide den Geraldek.
G7 gailurrerako zazpi hilabete gelditzen direlarik, mundu osoko elkar trukatze eta gogoeta bultzatzeko aste bat antolatu nahi dute.