"Notre-Dame-des-Landes-eko ZAD eremuan eraiki Ambazadak hasitako bidea segitzen du, borroken, kulturen, herrien topagune izateko", diote Amankomunak Saretik.
"2018ko udaberrian, frantses gobernuak ZAD erasotzea erabaki zuelarik, jendearentzako behin behineko aterpea eta zentro medikoa bilakatu zen. Urte bereko udan, hilabete osoa iraun zuen auzolanak lastozko paretak altxatu eta buztinezko emokadurak bukatu zituen, aste intergalaktikoari eta inaugurazioari leku egiteko. Ehunka lagun etorri ziren orduan lurralde askeei buruzko hainbat mahai inguru eta konferentzietan parte hartzera. Gaur egun, ZADeko baita kanpoko talde anitzek erabiltzen dute lekua, bilkurak, erakusketak, festak antolatzeko", kokatu dute Amankomunak sareko kideek prentsara bidalitako ohar batean.
Hamarnaka lagun dira Ambazadaren eraikuntzan parte hartzen duten Euskal Herriko kideak, izan Iparralde edo Hegoaldekoak. Oroitarazi nahi dute Aman Komunak sarea han sortu zela, proiektu autogestionatuak eta erresistentzia militanteak indartzeko gogoz.
"ZADeko adiskideekin, Ambazadaren hurrengo asanblada orokorra Euskal Herrian egitea adostu genuen, haiek ere gure lur eta guneak ezagutu ditzaten". Asanblada honetan 2019ko auzolan eta ekimenak trenkatuko dituzte, eraikinaren barneko obrak, hurrengo "aste intergalaktikoa", G7 gailurra...
Datorren urtarrilaren 24tik 26ra izanen da topaketa, 26an egun bereziarekin. Hortxe egitaraua:
19:00: ZADi buruzko mahai ingurua Maravillas gaztetxean
19:00: ZADi buruzko mahai ingurua
16:00: Ambazadaren asanblada nagusia
19:00: kabareta
21:00: afaria (ZADera joan diren euskaldun guztiak bereziki gomitatuz, ehzadista@yahoo.com helbidean eman izena)
23:00: kontzertua