Internetez saltzen duen multinazional amerikarrak Oiartzungo Lanbarren poligonoan banaketa gune bat zabalduko du.
Urtez urte gora doa edozer gauza internetez erosteko joera, eta konfinamenduan izugarri hazi ziren Amazonen salmentak, herrietako denden kaltetan eta langile prekarioen bizkar. Diario Vascok zabaldu duenez, Oiartzungo Lanbarren poligonoan banaketa zentro bat zabalduko du, Gabonetako kontsumoaren atarian.