argia.eus
INPRIMATU
Amazonek denetik saltzen du... baita material faxista ere
  • Espainiako Amazonen webgunean erosi daitezke produktuak eta ordu gutxian etxean eduki.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko uztailaren 11
Espainiako bandera salgai Amazonen

Munduko online dendarik handienaren filial espainiarrak, eskuin ideologiarekin lotura duten banderak eta objektuak saltzen ditu, Mussoliniren garaiko bandera edo intsignia naziak besteak beste. Baita Espainiako bandera frankistak ere.

Konpainiak irizpide nahiko malguak dauzka dendan sal daitekeenari dagokionez. Bestean beste, adierazten du,“produktu batzuk, herrialde batean onartuak izan daitezke eta beste batean ez”.

Amazon espainiarra ez da kasu bakarra

Pasa den astean, ‘Arraza eta Ekonomiaren gaineko ekintza zentroak’ eta ‘Familia langileen aliantzak’ erakunde estatubatuarrek txosten bat plazaratu zuten, Amazonek saltzen dituen zenbait produktu salatuz. Adierazi dutenaren arabera, produktu antisemita eta arrazistak saltzen dituzte eta umeentzako ere eskuin muturraren aldeko kamisetak egin ditu.