Brasilgo Gobernuaren laguntza eskasa dela salatuz, Amazoniako Ka’apor tribuak bere esku hartu du egurgile ilegalak beren lurraldetik botatzeko ardura. Lunae Parracho argazkilariak espedizio batean jarraitu ditu eta argazkietan jaso du tribuaren borroka bere zuhaitzak babesteko.
Ka’apor indiarrak eta beste lau tribu Brasilgo Maranhao estatuko babestutako erreserba batean bizi dira. Gerlariak oihanean barrena sartzen dira egurgile ilegalen bila. Kontrol guneak ere ezarri dituzte, ilegalki ustiatuak izan diren eremuetan.
Egurgile ilegalak aurkitzen dituztenean, hauek harrapatu, eskuak lotu eta galtzak kentzen dizkiete.
Ondoren, dauden bezala aske uzten dituzte.
Ka'apor indiarrek motozerrak erabiltzen dituzte egurgile ilegalek moztutako zuhaitzak erabilgaitz uzteko. Hauen kamioiak erretzen dituzte ere.
Argazkiak: Lunae Parracho