Frantziako Dei Auzitegiak elikagaiak, osasun produktuak eta informatika produktuak saltzeko baimena eman dio enpresari. Gainontzean, biltegiak itxita izan beharko ditu maiatzaren 5era arte.
Enpresak hirugarrenez luzatu du bere biltegien itxiera. Apirilaren 16an behin-behineko itxiera dekretatu zuen enpresak, epai batek nahikoa segurtasun neurri hartzen ez zituela salatu baitzuen.
Amazonek kaleratutako komunikatu batean azaldu zuen Dei Auzitegiaren erabakiaren arabera lan egingo dutela, izan ere, debekatutako produktuen salerosketarik txikienak, %0,1eko irabaziak baditu ere, mila milioi euroko isuna ekar diezaioke.