argia.eus
INPRIMATU
Aman komunak talde autogestionatuak topaketak antolatu ditu Ziordian
  • Aman komunak taldeak otsailaren 24an eta 25ean Ziordiako Amarauna gune autogestionatura hurbiltzeko deialdia egin du, hiru hilabetean behin antolatuko duten askeguneari estreinakoz heltzeko.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta 2018ko otsailaren 01
Aman komunak antolatutako topaketen kartela. (Arg: Aman komunak)

“Lurra eta askatasuna” hizpide, auzolanerako deia egin dute hilaren 24rako, eta 25ean biltzarra egingo da.

Aman komunak iragan urtean eratu zen, Notre-Dame-des-Landes herriko ZAD taldearekin izandako harremanak bultzatuta. Autogestio eta herrigintzari “bultzada bateratua” ematea dute helburu, balore ekofeministak abiapuntu.

Bertsua