argia.eus
INPRIMATU
Aman Komunak sareak deialdia egin du udan ZADera joateko
  • Udan ZADen egingo den auzolanean eta nazioarteko topaketetan nahi duen orok parte hartu dezake. Izen ematea zabalik dago.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko uztailaren 02a
Uda honetan auzolana eta nazioarteko topaketak egingo dira

Uztailaren 31 eta abuztuaren 26 bitartean auzolana egingo dute ZADen eta mota guztietako lanak aurreikusten dira. Gutxienez hiru egunetan lanerako prest egotea komeni dela azaldu du Aman Komuna sareak.

Abuztuaren 27tik irailaren 2ra ospatuko dira nazioarteko topaketak eta Ambazadaren estreinaldia egingo da. “Mundu guztiko borroken, kulturen eta herri intsumituen topaleku izango da Ambazada eraikina”, adierazi du sare autogestionatuak. Lurralde askotako ordezkariak topaketetan egongo direla, historiako borroka sozialen errepasoa egingo dutela eta herri zapalduez ere hitz egingo dela azaldu dute.

Auzolanean zein topaketetan izena eman nahi izanez gero, ondorengo helbidera idatzi: ehzadista@yahoo.com

Udaberria gogorra izan da ZADen

Bretainian 40 urtez Notre Damme des Landes eremuan eraiki nahi zuten aireportuaren antolakuntza planari aurre egin dion gune okupatua da ZAD. Urtarrilean aireportu proiektua bertan behera utzi zuen Frantziako Gobernuak eta Momentu horretan adierazi zuen Edouard Philipp Frantziako lehen ministroak, “legez kanpo dauden okupatzaileak” joan egin behar direla udaberria baino lehen edo kanporatuak izango direla.

Udaberrian, administratiboki, politikoki eta polizialki ZADek Frantziako gobernuaren eraso gogorra jasan du. Milaka poliziek biziguneen herena suntsitu dute, luzaro egon dira bertan eta zauritu asko izan dituzte.

Hemen Amankomunak-en deialdi originala

Hain espero genuen aireportu proiektuaren aurkako garaipenaren ondoren, saiatzen gara, arren, udaberri bortitz batetik ateratzen. Bi kanporaketa aldik markatu dute garaia zeinetan gobernua ahalegindu baita mendekatzera hainbeste urtez laido bat izan zaion ZADari. Masa polizia operazio horien ondorioz ZADeko bizi guneen herena suntsitu dute, presentzia militar luzea eta zauritu asko eraginez. Baina estatuak behar izan du amore eman aurrerago joateari. Tokian berean eraman den erresistentziei, kanpoko elkartasunei eta negoziaketa prozesuari esker hamarnaka bizitokik, gune amankomunek zutik diraute, baita ere mugimenduak bere gain hartu lur gehienetan jarraitzen duten jardunek. 

Bizkitartean, orain arte atxikitzen lortu duguna laster erasotua izan daiteke berriro administratiboki, politikoki edota militarki. ZADak bere zauriak artatzen dituen orduan, berrosatzen, alor lanetan eta eraikuntza obretan berriz hasia delarik, datozen hilabeteetako borrokei begira jarri gatzaizkie. Gainditzen gaituzten eta munduan zehar eramaten diren beste borroka asko. Lur honetan aske bizitzeko eskubideari lotu borrokak dira, herriak zapaltzen dituzten estatu-nazioen auzian ezartzeari, baita artifizialki zatitzen gaituzten mugak ere, lurra kolektiboki eta errespetuan erabiltzeari lotuak dira, komunean edo baltsako ditugunak partekatzeari, bizitokiaren berreskuratzeari, merkatu trabetarik askaturik ekoizteko eta trukatzeko aukerari, borrokan diren lurraldeetako auto-antolakuntza forma desberdinei...

Aste intergalaktikoa, agorrilaren 27tik irailaren 2ra

Bi urtez obra aldi ezberdinak egin ondoren eta uda honetako datorren auzolan berria dela eta, agorrilaren 27 eta irailaren 2 arteko astea, Ambazadaren estreinaldiarena izango da. Besteak beste, mundu guziko borroken, kulturen eta herri intsumituen topaleku izango den eraikina da Ambazada. Behar bezalako etxe sartzea ospatzeko baitezpadakoa zen aste intergalaktiko berri batera dei egitea.

Hitzaldi, topaketa eta kontzertuak iraganen dira aste horren karietara baita ere eraikinaren estreinaldia dantzaldi herrikoi erraldoi baten bidez.

Topaketentzat gai nagusi batzuk proposatu ditu egitarau taldeak:

- Astearen bukaera aldera, hiru eguneko topaketa batera gomitatuko dira borrokan diren lurralde ezberdinetako ordezkariak : Wendland (Alemania), Christiania auzo askea (Copenhague, Dinamarka), Lentillères (Dijon, Frantzia), Errekaleor (Euskal Herria) edota Sant’Ermeteko auzo okupatua Italian.

- Historiako borroka sozial batzuen errepaso bat eginen da ere: 70 hamarkadako Italiako iraultza mugimenduak; 80 hamarkadako Alemaniako mugimendu autonomoak ; 90 hamarkadako ekologia-erradikaleko ingeles mugimenduak; 2005-2006ko Frantziako alderrietako istiluak, CPEren aurkako mugimendutik gaur arte.

- Herri zapaldu batzuen arteko topaketa jasandako kultura asimiliazio politikez solastatzeko: Maputxe, Chiapas, Kurdistan, Katalunia, Euskal Herria.

Ambazadan auzolana, uztailaren 30etik agorrilaren 26ra

Ambazadak, bere aldetik, zutik darrai eta martxo bukaerako auzolanak utzi zuen egoeran dago oraindik. Uda honetako auzolana uztailaren 31atik agorrilaren 26ra iraganen da. Ideia da egunean 20-30 lagunetara mugatzea auzolaneko parte hartzaileen kopurua janari, lo egiteko kanpamendu eta obren aitzinamendua ongi bermatzeko. Jendeari eskatuko zaio auzolanerako izena ematerakoan bederen hiru egun jarraian segurtatzea eraikuntza lanerako. Obra batzuek jakintza bat eskatzen dutenez, norbaitek lan bat ikasi eta bederen hiru egunez aurrera eramango duela bermatzeko baita ondokoei transmititzea ere. Helburua baita Ambazada prest izatea agorrila bukaerako estreinaldirako.

Honetara iristeko hona zein diren aurreikusi diren lanak:

Ipar aitzindegiko isolazioa pausatu eta emokadura egin ; pareta guztien kanpoko kisu emokadurak bukatu ; elektrika instalazioak jarri ; barneko buztin emokadurak prestatu eta jarri ; leihoak eta ateak muntatu ; barneko sukalde, biltegi, eskailer eta solairurako zur egiturak egin eta muntatu ; ur zikinen garbitzeko putzu naturala antolatu...

Parte hartzeko: Auzolanean baita aste intergalaktikoan parte hartzeko, edo xehetasun gehiago galdegiteko, izen ematea gaurdanik irekia da: ehzadista@yahoo.com