Udalbideren eta Baztango Udalaren diru laguntzarekin hamabost egunez lanean aritu dira Aranzadiko kideak Amaiurko (Nafarroa) gazteluan. Babesleek hurrengo urtean indusketekin aurrera jarraitzeko asmoa agertu dute. Iaz jasotako arrastoen azterketen emaitzen arabera, Amaiurko gazteluko indusketetan jasotako aztarnak Erdi Arokoak dira, 1290 eta 1420 urte bitartekoak. Gezi puntak, animalien hezurrak eta XV. mendeko txanponak aurkitu zituzten iaz. Aurten egin dituzten indusketetan jaurtigaiak ere agertu dira.