Aranzadi Zientzia Elkartea eta Udako Euskal Unibertsitatea Amaiurko gazteluko indusketa lanekin hasi ziren abuztuaren 1ean, arkeologiari buruzko ikastaro praktikoaren baitan. Lanak pasa den igandean (13) amaitu zituzten. Arkeologoek egindako lanari esker, muinoaren hegoalde eta ekialdean begi bistan utzi dituzte gazteluaren harresi zati handiak. Horretaz gain, animalia hezurrak, txanponak, bala bat, zeramika pusketak, iltzeak eta labanak ere aurkitu dituzte, besteak beste. Orain epe luzeko ikerketa arkeologikoa aurreikusten da.