argia.eus
INPRIMATU
Amaitu dute Android euskaratzen
  • Android sistema euskaratzen ari den taldeak bere blogean jakinarazi du amaitu dituztela itzulpen lanak. Urte beteko lanaren fruitu da mugikorretarako sistema eragile horren euskarazko bertsioa. Librezaleren webgunetik jaitsi daiteke.

Eider Madina Berasategi @xaukenaxauk 2013ko urriaren 08a
Android euskaratzen ari den taldeak sortu duen irudia

Proiektua abiatu zutenean itzulpenak egiteko laguntza eskatu zuten sarean eta jendearen ekarpenekin lortu da Andoid sistema gure hizkuntzan erabilgarri egotea. Hasierako bertsioa ez dela perfektua izango aurreratu dute; horregatik, lehen bertsioa probatu eta haien iritzia emango duten erabiltzaileak behar dituzte denon artean ahalik eta emaitza txukunena lortu asmoz.

Itzuli duten bertsioa jada zaharkitua geratu den Android 4.1.1 dela ohartarazi dute. Izan ere, dagoeneko 4.3 bertsioa eskuragarri dago. Baina oinarri hori hartuta, buru-belarri ekingo omen diote hurrengo bertsioak itzultzeari.