argia.eus
INPRIMATU
María Amaia Martínez, Vox
“Amaitu da isiltasuna EAEn”
  • Eusko Legebiltzarrean estreinakoz lortutako jarlekua “aurrekaririk gabeko garaipena” dela azaldu dute.

Mikel Eizagirre 2020ko uztailaren 12a

Vox alderdi ultraeskuindarrak Araban irabaz zezakeen aulkia eskuratu du. María Amaia Martínez izango dute legebiltzarkide, botoen %1,97rekin. 17.185 lagunek egin dute Voxen aldeko hautua Euskal Autonomi Erkidegoan.

“Aro berri bat”

Maria Amaia Martínez EAEko legebiltzarkide berria pozarren azaldu da Madrilen egin dituen adierazpenetan. “Aurrekaririk gabeko garaipena, eta amaitu da ixiltasuna”, azpimarratu du emaitzen inguruko hitzartzeetan. EAEn “aro berri bat” zabaldu dela aldarrikatu dutu Ignacio Garriga Espainiako legebiltzarkideak, “nazionalismoaren, ETAren ondorengoen eta ezker libertizidaren aurrean ahotsa izan nahi dutenentzako”.

“Salaketa argia”

Santiago Abascal Voxeko idazkari nagusiak euren mitinak “sistematikoki jazarriak” izan direla salatu du. “Bortizkeria eta mehatxua” dela eta, Galizian nahiz EAEn “askatasunik gabeko hauteskundeak” izan direla uste du Abascalek. Gainera, “berdintasun demokratikorik gabeko hauteskundeak” ere izan direla esan du, “Pedro Sánchezek Correoseko buru jarritako sikarioak Voxen hauteskunde propaganda bahitu baitzuen”. Hainbat hauteslekutara Voxen boto-txartelak heldu ez omen direlako ere kexatu da.