argia.eus
INPRIMATU
Amaia Izko: “Irregulartasunez betetako operazioa izaten ari da”
  • Terrorismo deliturik ez du inondik ikusten defentsarako abokatuak: "Itzela da 10 eta 15 urte arteko espetxe zigorrak eskatzea". 

Euskalerria irratia @fm983irratia 2016ko azaroaren 15

Zigor neurrigaberik ez izatea espero du Amaia Izko abokatuak eta horretarako lan eginen dutela ziurtatu du. Altsasuko gazteentzat 10 eta 15 urte arteko espetxe zigorra eskatzea "itzela" dela nabarmendu du. Atxiloketak izan ostean Altsasuko biztanleen erantzuna irmoa izan bada ere, "gizarteko sektore zabal batean" oraindik ez du sumatzen "ezbaian" jarri dutenik gertatutako guztia. "Terrorismo deliturik ez da ikusten inondik, ezertan. Terrorismo bihurtu duen gauza bakarra, Covitek egindako salaketa bat. Egitate arrunt, terrorismo bilakatzea eragin du". 

"Tramite guztiak modu irregularrean instruitu dira", esan du Izkok. "Madrilen ireki zen auzia Nafarroan irekia zegon bitartean, paraleloki modu irregularrean aritu ziren". Madrilek eskumena eskatu eta Nafarroak eman zion, akats handia izan zen Nafarroako epailearen, Mari Paz Benitoren, erabaki hori. "Zer etor zitekeen kontuan hartu gabe hartutako erabakia izan zen". 

Fiskalak Zigor Kodeko 573. artikulu barruan ikusten du erasoa

Ustezko terrorismo delituen artean sartua dago zigor kode hori. Hala, edozein delitu egiten denean, erakunde terrorismo bati laguntza emateko, zigor ondorio larriak ezar diezaiokete. 573.artikulua, Zigor Kode hori malguegia dela esan dute Nazio Batuek. "Espainiako legedia oso txarra, zabalegia, eskasegia dela esan du behin baino gehiagotan", gogorarazi du Izkok, "dena, zorroztasunik gabe dagoela". 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra