argia.eus
INPRIMATU
Amaia Egañak bere buruaz beste egin eta urtebetera, etxegabetzeek etenik ez Barakaldon
  • Larunbatean beteko da urtebete Amaia Egaña Barakaldoko bizilagunak, etxerik gabe geratzear zela, bere buruaz beste egin zuenetik.

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2013ko azaroaren 06a
La Caixaren aurrean elkartu ziren Egañaren heriotzaren urteurrenean (argazkia: Eldiario.es).

Urteurrenarekin bat eginez, Barakaldoko kolektibo sozialek salatu dute egoera ez dela asko aldatu. Herrikolore webguneak sarean jarri duenez, Egaña etxetik bota behar zuen La Caixa bankuaren aurrean protesta egin zuten atzo eta ondoren komunikatu bat irakurri zuten.

ElDiario.es webgunean irakur daitekeenez, 2012an, Egañak bere buruaz beste egin zuen urtean, 253 etxegabetze egin zituzten Barakaldon. Aurtengo datuek erakusten dute finantza erakundeek ez dutela soka lasaitu: 124 etxegabetze ekainera arte jasotako datuek erakusten dutenez.

Mobilizatzeko deia luzatu dute horri aurre egiteko. Ostiralean, azaroak 8, Barakaldoko Justizia Jauregiaren aurrean elkartuko dira.