argia.eus
INPRIMATU
“Ama, handitan Pipi Galtzaluze izan nahi dut eta ez printzesa”
  • Duela 70 urte, Astrid Lindgren idazle suediarrak  Pipi Galtzaluze  pertsonaia sortu zuen.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko ekainaren 21
Pipi Galtzaluzek 70 urte bete ditu (Argazkia: El Diario)

Bederatzi urteko neska ilegorriak burkoan hankak dituela egiten du lo, bakarrik bizi da, ez da joaten eskolara, tximinoa eta zaldia dira bere maskotak, nahi dituen gozoki guztiak erosten ditu eta berak nahi duenean sartzen da ohera. Gainera, ez dio beldurrik munduko gizonik indartsuenari, bera delako planetako emakumerik indartsuena.

Astrid Lindgren idazle suediarrak sortu zuen Galtzaluze pertsonaia telesail baterako eta harrezkero pertsonaia, zinemara zein liburuetara egokitua izan da.

Txirikorda feministak

Pipi eredu perfektua da haurrei balore feministak transmititzeko, autonomia askokoa eta genero estereotiporik gabea delako. Maria Castejón historialariak azaldu duenez, “Pipik neskatila askoren iragana eta geroa markatu ditu. Gainera, gizonezkoek emakumeez pentsatzen dutenari ez zaiola zertan jaramon egin behar erakutsi du”. “Pipiri ez zion axola mutilen gustukoa ez izateak eta emakumea indartsua izan daitekeela erakutsi du”.