Amatasunaren gaiari eutsi eta ikuspegi feministatik lantzeko asmoz Atsolorra proiektua garatu dute Parean Elkartean. Emakumeekin hainbat saio egin eta ia 150 emakumek osatutako inkesta bat jarri zuten abian. Bertan, 30 galdera baino gehiagorekin, kontziliazioaz, indarkeria sinbolikoaz, indarkeria matxistaz edota sexualitatearen inguruan galdetu zieten. Orain inkesta horien emaitzekin Amatasuna feminismotik ikerketa egin dute.
Oihana Llorente Parean elkarteko kidearekin hitz egin dute Hizpidean saioan:
Parean elkartearen web orrira sartu zaitezkete hemen, informazio gehiago jasotzeko.