argia.eus
INPRIMATU
Ama baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea ekiditera deitu dute gaur Gasteizen
  • Enplegua izanik ere hipoteka ordaindu ezin dutelako Laboral Kutxak etxegabetuko dituela salatu du Auzoan Bizik. Ostegun goizean "erresistentzia” egitera deitu du etxebizitza sareak.

Zigor Olabarria Oleaga @zoleaga1 2024ko azaroaren 21
Azaro hasieran eliza kristauari loturiko Berhaka fundazioak hiru familia etxegabetu nahi dituela salatu zuen Auzoan Bizi etxebizitza sareak Auzoan Bizi

Emakumeak hamazazpi urte daramatza etxean bizitzen, Auzoan Bizik ARGIAri azaldu dionez. Enplegua du, baina hala ere ezin dio hipotekari aurre egin eta Laboral Kutxak kaleratzeko prozedura abiatu zuen. Ostegun goizean etxegabetu nahi dituzte, eta etxebizitza sareak herritarrak deitu ditu goizeko 11:30etan Extremadura kaleko 11 atarira bertaratu eta “erresistentzia” egitera. “Haien jabetza ala gure bizitzak, ez dago erdibiderik”, aldarrikatu dute.