argia.eus
INPRIMATU
‘Altza Porru’ komiki liburua aurkeztuko da asteazkenean Hernanin, Ainara Azpiazuren ‘Arian Arian’ erakusketaren barruan
  • Baratzea gaitzat hartuta Jakoba Errekondok eta zortzi marrazkilarik egindako Altza Porru komiki liburua aurkeztu da urtarrilaren 4an Hernaniko Biteri Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera. Ainara Azpiazu Axpi hernaniar irudigilearen Arian Arian erakusketaren barruan egingo da ekitaldia. Azpiazu da Altza Porru-n parte hartu duen marrazkilarietako bat, hain zuzen; libururako egindako irudiak erakusketan agertu nahi izan dituen lanen artean daude.

ARGIA @argia 2017ko urtarrilaren 03a
Jakoba Errekondo eta zortzi marrazkilariren artean egindako liburua da Altza Porru.

 

Liburuko zenbait testuren egilea, Jakoba Errekondo, eta beste komikigile bi, Antton Olariaga eta Patxi Huarte Zaldieroa, izango dira halaber aurkezpenean. Batzuen eta besteen trebezia baliatuko dute ezohiko moldean eraikitako aurkezpena eskaintzeko, Euskal Herrian barna ibiliko den Komikhitzaldia formatuan.

Altza Porru-n parte hartu duten beste marrazkilariak Joseba Larratxe Joxevisky, Iñaki “Mattin” Martiarena, Asisko Urmeneta, Unai Iturriaga eta Unai Gaztelumendi dira. Maialen Lujanbiok ere aletxoa ipini du, hitzaurre berezi eta dotorea onduz. Liburuaren aurkezpenera azken unean azalduko dela iragarri du Lujanbiok.

Ainara Azpiazuren lan hautatuak erakusten dituen Arian Arian erakusketa abenduaren 23az geroztik dago ikusgai Biteri Kultur Etxean, eta urtarrilaren 5era arte iraungo du.