Carmen Lamela epaileak eman du Aratz Urrizola, Iñaki Abad, Julen Goikoetxea eta Jon Ander Cob askatzeko agindua. Beste hiru gazteek espetxean jarraitu beharko dute.
Gaur deklaratu dute Espainiako Auzitegi Nazionalean Altsasuko zazpi gazteek, eta horietako lau aske uztea erabaki du Carmen Lamela epaileak. Aratz Urrizola, Iñaki Abad, Julen Goikoetxea eta Jon Ander Cob dira askatuko dituztenak. Beste hiruek preso jarraitu beharko dute.
Zazpiak espetxean uztea eskatu zuen fiskalak atzo, gazteak zirela argudiatuta, ihes egiteko arrisku handiagoa zutelakoan.
Giza katea egingo dute gaur Altsasun, 20:00etan, 11 auzipetuen etxeetara.
Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra