argia.eus
INPRIMATU
Altsasuko Koxka tabernan izan dira Casado, Inda eta Beltran
  • UPN eta PP alderdien arteko ituna sinatzera etorri da PPko presidentea Nafarroara.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2019ko martxoaren 07a
Argazkia: Ahotsa.info

Altsasuko Koxka tabernan izan dira PPko presidente Pablo Casado, Nafarroako PPko buru Ana Beltran eta OK Diario atariko zuzendari Eduardo Inda. Altsasuko gazteen espetxeratzea ekarri zuen gertakaria taberna horretan gertatu zen, 2016ean.

Guaixe atariak zabaldu duenez, hamar minutuko elkarrizketa egin dio Indak Casadori, jabeari baimenik eskatu gabe. PPko hanbait kide eta hamabost bat bizkartzain ere izan dira Altsasuko Koxka tabernan. UPNren eta PPren arteko ituna sinatzeko ekitaldi bat izan du Casadok, Iruñean. Ondoren joan da Altsasura.

 

 

 

Eduardo Inda / Ahotsa.info

 

 

 

Ekainaren 1an zigortu zituen Altsasuko zortzi gazteak; denera, 79 urtera. Bi urtera zigortu zuten bat, eta bederatzi eta hamahiru urte arteko kondena jaso zuten gainerakoek, 2016an koska tabernan bi guardia zibil eta beren bikotekideekin izandako liskarrean parte hartu izana leporatuta.

[Artikulu hau Euskalerria Irratiaren webgunetik ekarri dugu gurera, CC-BY-SA lizentziari esker]