Urtebete joan da Altsasun parranda giroan istiluak izan zirenetik. Oraindik ez dute epaiketa datarik baina, laster etorri daitekeela esan du Izkok, Altsasuko gazte batzuen defentsa abokatuak. Hamaika gazte daude auzi honetan epaiketaren zain eta hiruk espetxean segitzen dute.
Asteburuan izanen dira feriak Altsasun eta hain zuzen duela urtebeteko ferietan izan zen liskarra. Goizaldeko bostak inguruan, parranda giroan, gazte batzuen eta bi Guardia Zibilen eta euren bikotekideen artean sortu zen istilua. Terrorismo delituak egotzi nahi dizkie fiskaltzak gazte horiei.
Gertatutako hark buelta asko eman ditu, eta larriena, Altsasuko hamaika gazterentzat 575 urte arteko espetxe zigorrak eskatu dituela fiskaltzak. Eta are larriagoa, ia urtebete daramatela preso gazte horietatik hiruk. "Altsasuko istilua ezin dela terrorismotzat jo frogatuko dugu epaiketan", esan du Euskalerria Irratian Amaia Izko abokatuak.
Entzun elkarrizketa osoa: