argia.eus
INPRIMATU
Altsasuko herriak botako du Herri Sanfeminen txupinazoa
  • Altsasuko herriak botako du Herri Sanferminen txupinazoa uztailaren 6an 14:30ean Errekoletak plazan.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko ekainaren 06a
Aurtengo herri Sanferminen egitaraua (argazkia: Herri Sanferminak)

Kolektiboko kideek adierazi dutenez Altsasuko herritarrek erabakiko dute zein arduratuko den txupinazoa botatzeaz. Herri horretako zenbait gazteren sententziaren ondoren, elkartasuna adierazteko bidea dela uste dute.

Jai herrikoi, parte-hartzaile, ekologista, kulturala, feminista, anitza, antikapitalista eta euskalduntzat hartzen dute euren burua. Interes komunean eta elkartasunean oinarritutako jai eredua bilatzen dute, ez interes indibidual kapitalistan oinarritutakoak.

Aurtengo lema Jaien hatsa, oihaneko dantza!  izango da. Amazonas hartzen dute planetaren birika bezala eta ekimen hau San Ferminetako euren Amazonas propioa dela esan dute.

Urtero bezala, egituraua adin guztietako jendeari bideratuta dago: antzerkiak, herri kirolak, bertoko eta kanpoko musika taldeen kontzertuak eta magia ikuskizunak, besteak beste.