argia.eus
INPRIMATU
Altsasuko Gurasoak: “Epaiketan fiskalaren eskaerak ez onartzea espero dugu”
  • Urtebete joan da Altsasuko parranda giroan istiluak izan zirenetik. Hamar gazte daude auzi honetan epaiketaren zain eta hiruk espetxean segitzen dute. Batetik, Jaione Karrera abokatuarekin eta bestetik, Antxon Ramirez de Alda eta Koldo Arnanz gurasoekin solasaldia egin du Euskalerria Irratiak Metropoli Forala saioan.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2017ko urriaren 18a

Antxon Ramirez de Alda: “Luzea, eta era berean laburra izan da azken urtea. Adur semea kartzelan dagoen egun bakoitza amaigabea da. Nolanahi ere, jaso dugun elkartasun zabalarekin oso azkar pasatu da denbora”.

Koldo Arnanz: “Erantzun gutxi eta galdera asko ditugu. Zergatik tematu dira Altsasuko herriarekin? Zergatik zigortu nahi dituzte hain gogor gure seme alabak? Zergatik ari da gertatzen egoera hau, orain? Nor dago auzi honen atzean?”. 

Jaione Karrera: “Epaiketan abokatuok agerian utziko dugu Altsasuko gertaerak ez zirela terrorismoa izan. Ez zegoela aurretik deus prestatuta. Froga eta lekuko asko ditugu. Taberna giroko erasoa izan zen, besterik ez".

Elkarrizketa hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.