argia.eus
INPRIMATU
Altsasuko gazteekiko injustizia salatu dute dozenaka mila pertsonak Iruñean
  • Berriz ere milaka pertsona bildu ziren Espainiako Auzitegiaren aurkako ebazpena salatzeko eta gazteekiko elkartasuna adierazteko. Bildutako zabalguneak duen azalera aintzat hartuta, antolatzaileen arabera 52.000 lagun bildu ziren Nafarroako Justizia Auzitegiaren aurrean.

Xabier Letona Biteri @xletona 2019ko urriaren 28a
Arg.: @Altsasugurasoak

Goizean goizetik nabari zen Iruñean jende asko atzera aurrera, bereziki Alde Zaharrean, besteak beste Altsasuko kamisetekin eta horrek dagoeneko iragartzen zuen jende asko izango zela arratsaldeko mobilizazioan. Eguraldi ederra ere lagun zuen Altsasukoekiko elkartasunak.

 

Goizean Altsasutik Iruñera bizikleta Martxa egin zen eta 17:00etan ekin zitzaion Iruñeko bilkurari. Beste behin ere, Altsasukoak Aske taldeak eta gazteen gurasoek hartu zuten hitza, eta gogor salatu zuten Altsasuk eta beren seme-alabek bizi duten egoera. Azpimarratu zuten Espainiako Estatuak asko sufriarazten diela, baina hala ere ez dutela amore emango eta ostera ere biziki eskertu zuen azken urteetan jasotako elkartasuna.

 

Bereziki salatu zuten auziaren injustizia, esanez auziak ez duela inolako proportzionaltasunik izan. Eragile politiko eta sozial askok eman zioten sostengua mobilizazioari eta euskal gizarteko sektore zabal batean argi ikusten da auzia zigor eredugarri gisa erabili nahi izan duela Espainiako Estatuak.

 

Ahotsa.infok egindako ondoko bideoan ikus liteke egunaren laburpen eder bat.

 

 

 

Argazkia: @Altsasugurasoak

 

 

 

 

 

 

Argazkia: @Altsasugurasoak