Espainiako Justizia ministerioari eskatuko dio azaroan espetxeratutako Altsasuko hiru gazteak jasaten ari diren kartzelaldi prebentiboa, isolamendua eta banantzea amaitu dadin.
Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barne Saileko eta Justiziako kontseilari Maria José Beaumont izango da kudeaketak egitearen arduraduna, eta asteazkenean egingo ditu Espainiako Barne Ministeritzako Espetxeetako Idazkaritza Nagusiaren aurrean.
Pasa den ekainaren 19an Nafarroako gobernua osatzen duten lau indarrek parlamentuko lehendakari den Ainhoa Aznarezi beharrezko lanak egin ditzan eskatu zioten, espetxeratutako gazteen egoera ezagutu eta behin-behineko espetxealdia amaitzeko, eta lan horren emaitza da iragarpena.