Jendetza batu da auzipetuen auziaren berri emateko bizikleta zutabeetan, bai eta Gazteluko plazako ekitaldian ere, informazioa zabaltzeko antolatutako biraren harira. Apirilaren 14an, manifestazioa eginen dute, Iruñean.
"Altsasuko zortzi gazteak, beren familiak eta herria bera pairatzen ari diren justizia eza salatzea" da helburua. Hala, herri bakoitzean bertako herritarrek, elkarteek eta animazio taldeek jaso dituzte.
Zabala izan da informazio bira eta ahalik eta herri gehienetara jotzen ahalegindu dira. Kasuaren "proportzionaltasun eza" salatu izan dute behin eta berriz: "Demokrazia batean bermatuta egon beharko liratekeen eskubideak eta printzipioak urratuak izan dira: errugabetasun printzipioa, legearen proportzionalitatea eta erabilpen ez-estentsiboa, defentsarako eta askatasunerako eskubideak...".
Albiste hau Euskalerria irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.