Altsasuko kirol elkarteak salatu du joan den ostiralean, otsailaren 2an, entrenamendu amaieran “pertsona bat edo gehiago” argazkiak edo bideoak egiten saiatu zela aldagelako leihotik entrenamendu baten amaieran. Foruzaingoaren esku utzi dute salaketa.
Altsasu Kirol Elkarteak eskualde mailako taldeko emakumeek nozitutako erasoa salatu du. Sare sozialetara igo duten oharrean adierazi dutenez, hain atzetik atera ziren arren, erasotzaile edo erasotzaileek ihes egin zuten.
Kirol taldetik laguntza eskatu dute une horretan inguruan zegoen edonork edozein xehetasun ikusi baldin bazuen harremanetan jartzeko. “Gertakari horiek oso larriak eta onartezinak direla uste dugu, eta gure gaitzespenik sendoena eta gure babesa berretsi nahi diogu gure emakume talde osoari gertakari garrantzitsu horien aurrean”, adierazi du taldeak. "Gure aldetik eta agintari eskudunen aldetik beharrezko neurriak emango direlakoan, berriro horrelakorik gerta ez dadin”.
Otsailaren 6an, asteartean, 19:00tan elkarretaratzea deitu dute Alberto Acero plazan kiroldegian gertatutako eraso matxista gaitzesteko.
Hilaren 3an laudioko kiroldegian eraso matxista bat salatu zen. Laudioko Eskubaloi Klubak adierazi zuenez, taldeko epaile eta entrenatzaile batek ipurdia ukitu zion klubeko emakume adingabe bati. Erasotzailea klubetik kaleratua izan zen berehala eta zituen karguak kendu zitzaizkion. Sare sozialen bitartez adierazi zuten salaketa eta hartutako erabakia.