Altsasuko Zubi Ondo elkartearen kontrako pintaketak egin dituzte Falange talde faxistaren izenean.
Euskaraz egin dituzte pintaketak eta besteak beste "akatuko zaituztegu" irakurtzen da mezuetako batean. Sinbologia faxista eta naziarekin ere margotu dute elkartearen kanpoaldea: Falangeren uztarria eta geziak eta esbastika bat, besteak beste.
Ahotsa.info atarian informatu dutenez, joan den astelehenean (abenduak11) Falangeren izena daraman sare sozialetako erabiltzaile batek jakinarazi zuen Altsasuko elkartearen kokapena eta zein den lokalaren ordutegia.