Altsasuko liskarra terrorismo delituagatik ikertzearen alde azaldu da Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epailea, Guardia Zibilaren eta Foruzaingoaren txostenek halakorik ez dagoela esan arren.
Urriaren 15ean Altsasun izandako liskarrak terrorismo delitu izan zirela salatu du Covite Euskal Herriko Terrorismoaren Biktimen Elkarteak. Horri jarriki, auziaren ikerketa egitea erabaki du Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak.
Adierazi duenez, Zigor Kodearen 573.artikulua urratu dute liskarrean aritu zirenek. Guardia Zibilek eraso “bortitza” jasan zutela dio Lamenak, eta “Nafarroan jasaten duten jazarpenari” buruzko txosten bat eskatu dio Guardia Zibilari.
Horrez gain, auziaren bertsio ofiziala salatzeko egindako agerraldian elkartu ziren herritarrak identifikatzeko ere eskatu du. Baita Altsasuko Gaztetxearen twitterreko kontua daramatenak ere.
Azpiko orrian, koadro urdinean ikus daiteke bertsio ofiziala zalantzan jarri zutenak identifikatzeko nola eskatzen duen.