Nafarroako Gobernuko presidente Uxue Barkosi zuzenduta, “Uxue utzi gaztetxeak bakean” dioen margoketa egin dute. Altsasuko EAJk gertakaria gaitzetsi du.
Sarrera hormatuta eta hormak gaztetxearen aldeko mezuekin esnatu da Altsasuko Batzokia ostiral goizean. EAJk sare sozialen bitartez erasoa “irmoki” gaitzetsi du: “Gure alderdiaren eta honen parte diren gizon eta emakumeen kontrako jazarpena da”. Uxue Barkosi zuzendu zaie pintadarekin, gaztetxeak bakean uzteko eta horren partez batzokiak hormatzeko esanez. Iruñeko Maravillas gaztetxea hormatu zuen Foruzaingoak urtarrilaren 11n.
.@eajpnv.k #Altsasu.ko Batzokiaren kontra egindako eraso hau irmoki gaitzesten du. Eraso honek gure alderdiaren eta honen parte diren gizon eta emakumeen kontra dagoen jazarpena agerian uzten du. pic.twitter.com/l3pb6gJNHh
— EAJ/PNV Altsasu (@eaj_pnv_Altsasu) January 18, 2019
Margoketa gehiago
Urtarrilaren 9an margoketa gehiago izan ziren Altsasuko batzokian, Maravillas gaztetxea hustu zuten egun berean. Altsasuko EAJk gertakaria salatu zuen: “halako jarrerak ezin dira gizarte demokratiko batean onartu, bizikidetza defendatu behar den irmotasun berarekin kondenatu behar dira halakoak”.