argia.eus
INPRIMATU
Altsasuko 9 auzipetuak bi edo hiru hilabete barru epaituko dituzte
  • Gazteek jarritako errekurtsoak ebatzi gabe daude oraindik. Iturri juridikoek diote gehienez hiru hilabeteren buruan epaituko dituztela Auzitegi Nazionalean.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2017ko otsailaren 09a

Urriaren 15ean goizaledean izan ziren gertaerengatik Altsasuko bederatzi gazte daude auzipetuak. Guardia Zibilei eta euren bikotekideei eraso egiteagatik "terrorismo delitua" egozten diete. Bi edo hiru hilabete barru epaituko dituztela uste dute iturri juridikoek. Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean, Fernando Grande Marlaskaren aurrean deklaratu beharko dute. 

Epaiketaren eguna iritsi aurretik bi aldeek euren akusazioak eta defentsak aurkeztu beharko dituzte. Horretaz gain, bakoitzak bere kalifikazioak eta zigor eskaerak edo absoluzioa ere aurkeztu beharko dituzte. Oraindik gainera ebazteke daude akusatuen errekurtsoak eta horietako bat da hain zuzen preso dauden hiru gazteen ingurukoa: espetxetik ateratzeko eskatzen duena.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra