Laugarren aldikotz, Emazteen Mundu Martxaren karabana Euskal Herrian dago, atzo Hazparnen eta gaur Baionan, erresistentzian dauden tokiko emazte taldeen mobilizatzeko, baita ere Europako feministen artean loturak eraikitzeko parada.
Patriarkatua emazteak zapaltzen dituen sistema da, eta kapitalismoa gutxiengo batek emazte eta gizon gehienak esplotatzen dituen sistema.
Esplotazio horren kontra borrokatu nahi dugu, baina aldi berean, sistema suntsitzaile honen aurka behar diren alternatibak eraiki eta erein nahi ditugu. Bestelako mundu bat eraiki dezagun, hemen bertan, baita planeta guzian ere, esplotaziorik gabe, zapalkuntzarik gabe, intolerantziarik gabe, bazterketarik gabe. Bestelako mundu bat erein dezagun, aniztasuna, denen eskubideak eta askatasuna errespetatuko dituena.
Mundu osoan, gora emazteen borroka!
Gora Mundu Martxa!