argia.eus
INPRIMATU
Altsasuko Gurasoen asteazkeneko kronika
  • Astelehenean eta asteartean bezala, goizeko 9:00etan Auzitegi Nazionaleko sarreran elkartu ginen, kamera batzuk gure zain zeuden jada, eta beste batzuk etorri ziren; hiru egun damazkigu eta pausu berberak errepikatzen dira beti.

Altsasuko Gurasoak 2018ko apirilaren 19a

Kamerak muntatzen dituzten bitartean, elkartu egiten gara, familiak eta lagunak, besarkada eta agur azkarrak eman eta publiko gisa sartuko daitezkeen 32 pertsonen zerrenda osatzen dugu. Furgonetek eta jendearen animo mezuek apurtzen dute errutina. Auziperatuak eman ahal diegun babes eta berotasun guztiarekin sartzen dira, eta larunbateko manifestazioaren indarrarekin.

Horrela hasten da fiskaliak deitutako testiguen deklarazioak jasoko dituen epaiketa. Bitartean, bero ikaragarriarekin, barruan pasatzen ari denari eta komunikabideek esaten dutenari adi gaude (esperantzatik haserrera… emozioak gora eta behera).

Gelaren barruan, testiguak galderak erantzun dituzte eta akusazioaren kontakizuna ezeztatzen dute. Auziperatuek indartsu jarraitzen dute, baina hau pareta bihurtzen da momentu batzuetan.

Aupa Altsasu

Altsasukoak aske!!!