Diru publikoa oker erabiltzea, iruzur egitea eta kargua beren intereserako erabiltzea egotzi die Barakaldoko epaitegiak.
2014n EH Bilduk aurkeztu zuen salaketa, Alonsotegi Eraikiz hirigintza suspertzeko sozietatean irregulartasunak antzemanda. Guztira, bi alkate ohi (Gabino Martinez de Arenaza eta Aitor Santiesteban) eta beste sei lagun daude auzipetuta.
Uztaileko autoan epaileak azaldu duenez, kasua ez da artxibatuko Administrazio Publikoaren aurkako delituak egon daitezkeelako.
2003an sortu zen Alonsotegin eta 2011n desegin, 4,1 milioi euroko zorra utziz. Udalak hartu du bere gain zorra, EFE agentziak adierazi duenez.