Alokairuaren prezioarengatik “tentsioa” dagoen zonaldeen mapa egingo dute Nafarroan, eta 6.000 milioi euro bideratuko dituzte alokairura.
Nafarroako etxebitzitzen prezioen inguruko mapa bat eginen duela iragarri du Maria Txibite Nafarroako presidenteak. Helburua da identifikatzea zein eremuetan sortzen den “tentsioa” etxebizitzen alokairua “oso altua” delako. Halere, momentuz, soilik datuak jasotzen ari dira.
Horrekin batera alokairu “irisgarriagoak” sustatzeko neurriak hartu nahi dituzte. Horretarako, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismora bideratutako diru-laguntzaz baliatuko da. Xedea da, 5. 000 milioi euro birgaitzera bideratzea eta 1.000 miloi euro etxebizitza sozial berrien alokairu “irisgarriak” bultzatzera.
Horrekin, batera Espainiako Etxebizitza Ministerioak esan du agian 21,8 milioi euro gehiago bideratuko dituela Nafarroara. Horrela izatekotan, Navarra Social Housing planaren bigarren fasea aurrera eraman nahi du Txibitek. Asmoa da 1.350 etxebizitza sortzea, baina momentuz lehenengo fasean daude, eta 1.095 etxebizitza sortu nahi dituzte.