Alice Cooper, rock gogorraren historiako talderik garrantzitsuenetakoa, Gasteizko Azkena Rock jaialdian izango dela baieztatu zuten atzo antolatzaileek. Maiatzaren 14, 15 eta 16an izango da aurtengo jaialdia Mendizabalan. Azken orduan, Electric Eel Shock talde japoniarra ere igo da kartelera, eta lehendik lotuta zeuden Juliette Lewis, The Black Crowes edo Fun Lovin'criminals bezalako taldeekin ariko da.