argia.eus
INPRIMATU
Alfredo Remirezen senideek izandako istripua salatu dute Amurrion eta Gasteizen
  • Astelehenean eta asteartean elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian 2018an dispertsioak eragindako bigarren istripua salatzeko. Kasu honetan, Arabako preso politiko baten senideek izandako istripua salatu dute, Alfredo Remirezen senideek izandakoa.

Hala Bedi @halabedi 2018ko otsailaren 28a

Amurrioko presoa Daroca espetxera dispertsatu zuten aurreko ostiralean, eta, horren ostean, lehenengo bisita egiten zihoazela gertatu zen ezbeharra.

Ostiralean jakin zuten Alfredo Remirez preso amurrioarra kartzelaz aldatuko zutela. Gaua Zuerako espetxean igaro ostean Zaragozako Daroca espetxera mugitu dute azkenean. Azaroan espetxeratu zuten urtebeteko zigorra betetzeko Basauriko kartzelan, Amurrioko txupinazoan preso baten panpina balkoira ateratzegatik.

 

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-By-SA lizentziapean ekarri dugu ARGIAra.