argia.eus
INPRIMATU
Alfredo Remirez txiolaria dispertsatu dute
  • Erreharria Libre plataformak jakinarazi du Basauriko espetxetik atera dutela beste espetxe batera eramateko.

ARGIA @argia 2018ko otsailaren 23a

Hala Bedik jakinarazi duenez, Gasteizko Zaballako espetxera eraman dute ondoren Zaragozara bidaltzeko asmoarekin.

Azaroan ezarri zioten urtebeteko kartzela zigorra Alfredo Remirezi (@erreharria). 2009an Amurrioko jaien txupinazoan sakabanaketa politika salatzeko preso baten panpina ateratzeagatik zigortu zuten aurrena eta ondoren 2015eko maiatzean “Armiarma operazioaren” hirugarren fasean atxilotu zuten sare sozialetan idazteagatik.