Aktibitate sortzaileak eta konpromiso politikoak bere bizitza luzea eta emankorra definitzen duen pare dialektikoa osatzen du Alfonso Sastrerengan. Optika honetatik begiratuta, esan genezake benetako subjektua mamitu eta mamitzen dela beregan, logika lakanianoari dagokionez.
Gure antzerkigilearen bizitzak Sofoklesen Antigonaren eta Eskiloren Orestiadaren artean baskulatu du. Alfonsoren bizitza Superegoaren aurka (Kreonte, botere despota eta injusturen arketipoa), Espainiako Estatuan mamitua, Euskal Herriaren zapaltzailea berau, Angustiak gurutzatuta dago (Antigonak nahiago du heriotza tiranoaren legeari men egin baino). Espainiako estatuaren errepresaliekiko beldur oinarrituari doakion Angustia, hain justu. Hala ere, gure dramaturgoak ez du etsi, eta Orestesek egin bezala, Kemenez jantzi da: Euskal Herriaren askapen borrokaren aldeko konpromisoa.
Justiziaren bilaketak (Atenearen kasuan bezala) bere bizitza osoa gurutzatu du: Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoa.
Agur eta ohore, Alfonso.