argia.eus
INPRIMATU
Alfonso Etxegarai deportatua etxera itzuli da 5.000 kilometro egin ostean
  • 1978an Plentzia utzi egin behar izan zuen Alfonso Etxegaraik, eta 1986tik Sao Tome eta Principe Afrikako herrialdean bizi behar izan du gaur arte.

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2019ko irailaren 30
Alfonso Etxegarai. Argazkia: naiz.eus

Lemoizko zentral nuklearrean hasi zen lanean hemezortzi urterekin, eta 1978an zentralaren beraren aurka egin zuen eraso baten ostean Iparraldera ihes egin behar izan zuen. 1985ean Frantziako Gobernuak Quitora (Ekuador) deportatu zuen, eta bertan Espainiako poliziek bahitu eta torturatu egin zuten. Hortik urtebetera Ekuadorreko Gobernuak Sao Tome irlara bidali zuen, gaur egun arte.

Egun euskal gatazkaren ondorioz bederatzi euskal herritarrek deportatuta jarraitzen dute etxera itzul ezinik. Lau Cabo Verden daude, hiru Kuban eta bi Venezuelan. Euskal Herritik 5.000 kilometrotara 33 urte eman arren, gurean izan diren gora beheren berri izan du eta hainbat liburu idatzi ditu: Regresar a Sara (Sarara itzuli), Hitzezko txalupak: Euskal Herria-Sao Tome gutunak 2010-2011 eta 58ko gerra.