Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak BBCn egindako elkarrizketa batean esan du ez duela erabakirik hartu parlamentura itzultzearen inguruan, baina ateak “irekita” daudela.
Hurrengo hilean utziko du Salmondek Eskoziako lehen ministro kargua eta litekeena da 2015eko hauteskundeetan legebiltzarkide izatea.
Eskoziako erreferendumean ezetza nagusitu ondoren, Salmondek bere dimisioa iragarri zuen. Azaroan pasako dio lekukoa Nicola Stugeoniri, SNP alderdiak egingo duen konferentzian.