argia.eus
INPRIMATU
Alerta Gorria mugimendua
Euskal Herriko hainbat eraikin gorriz argiztatuko dituzte gaur, ikuskizunen sektorearen egoera salatzeko
  • Ekitaldi eta ikuskizunen sektoreko profesionalak batzen dituen Alerta Gorria mugimenduak jakinarazi du asteazkenean 20:00etan Euskal Herriko hainbat eraikin gorriz argiztatuko dituztela sektorean bizi duten egoera ikustarazteko.

ARGIA @argia 2020ko irailaren 30
Ikuskizunen sektorean lan egiten duten langileak biltzen ditu Alerta Gorria mugimenduak eta mobilizatzen hasi dira. (Argazkia: Jimmy Jazz)

Kultur teknikariak mobilizazio ikusgarriak egiten hasi dira Euskal Herrian, pandemiak hil ala biziko egoeran utzi dituela mahai gainean jarri asmoz. Gobernuari eskatzen diote sektoreen honen etorkizuna bermatzeko neurriak har ditzan.