Urtea hasi zenetik errefuxiatu etxeen aurka egindako ekintzengatik 173 salaketa izan dira, Der Spiegel aldizkari alemaniarrak jakitera eman duenez. Joan den urtean baino hiru aldiz handiago. Aldizkariaren arabera kazetariak berak, nahiz politikoak dira eraso hauen igoaldiaren erantzuleak.
Soilik pasa den asteburuan errefuxiatu etxeen aurkako hiru eraso izan ziren Alemanian Die Zeit egunkariak aditzera eman duenez.
Igandean, adibidez, Dresdenen NPD alderdi neonaziko 30 pertsona inguruk harriak bota zizkieten errefuxiatuak bizi diren etxeei. Zenbait komunikabideren arabera mobilizazio neonazian 200 pertsona inguru bildu ziren, eta 350 errefuxiatuen alde. NPDko batzuk atzerritak defendatzen zituztenei egin zieten eraso. Hiru persona larri zauritu ziren.
Talde xenefoboen eragina
Pegida (Mendebaldearen Islamizazioaren Aurkako Europar Patriotikoa) mugimendu alemaniar xenofoboak azken denboran indar handia hartzen ari da. Nahiz eta Pegidako kideak ez duten parte hartzen NPDk deitutako errefuxiatuen aurkako mobilizazioetan, sare sozialetan eragiten dute: kazetariak mehatxatzen dituzte eta iruzkin ugari idazten dituzte errefuxiatuen aurka.
Azken aldian tentsioa igotzen ari da Pegida eta talde antifaxisten artean
CDUtik ere errefuxiatuen aurkako mezuak
Politikariek inplikazio handia daukate immigranteen aferan. Angela Merkelen alderdiaren Babariako korrontearen presidenteak berriki esan du Balkanetatik datozen errefuxiatuei herrialdera sartzeko bisa ateratzeko obligazioa aplikatu nahi diela.
Zalaparta ugari sortu zituen joan den uztailaren 16an Angela Merkel, Alemaniako presidenteak: neska palestinar bat negarrez utzi zuen herrialde hartan errefuxiatu guztientzat tokirik ez dagoela eta herrialdea utzi egin beharko dutela esan zionean.
Alemaniako mapa errefuxiatuen aurka azken urte t'erdian gertatu diren erasoen zenbakiekin: