argia.eus
INPRIMATU
Alemaniako NPD alderdi faxistaren ilegalizazioa eskatuko dute Bilbon
  • Martxoaren 11an 18:00etatik aurrera kontzentrazioa egingo dute Alemaniako kontsulatuaren aurrean NPD alderdiaren ilegalizazioa bultzatzeko. NPD (Nationaldemokratische Partei Deutschlands), faxismo eta nazismotik oso gertu dagoen alderdia da Sare Antifaxistak salatu duenez. Gaur egun ez dauka ordezkaritzarik parlamentu federalean bai ordea zenbait eskualdeetako eta Europakoan.

ARGIA @argia 2016ko martxoaren 09a

Alemaniako Konstituzio Epaitegia alderdia legez kanpo uzteko aukera aztertzen hasi da Alemaniako 16 estatu eta senatuaren babesarekin. Horregatik eta ilegalizazio prozesua babesteko Euskal Herriko mugimendu antifaxistak ostiraleko mobilizazioan parte hartzeko deia luzatu du.

"Euskal Herritik, euskaldunon lurraldetik, orain 80 urte faxismo espainiar eta italiar zein nazismo alemaniarraren aldetik sufritutako krimenak pairatu ditugunok, ekimen honekin gure laguntzea gehitu nahi diogu NPD alemaniar kale eta instituzioetatik aterazeko helburuarekin, horrela ekiditeko iraganeko gertaerak berriro gertatzea", adierazi dute antolatzaileek.