Olaf Scholz abendutik aurrera kantziler izango dena derrigortzearen alde agertu da. Angela Merkelen oraingo gobernuko ordezkariekin eta eskualdeetako agintariekin bildu da, egoeraren okertzeari aurre egiteko neurri murriztaileak adosteko. Baliteke datozen egunetan ezartzea neurria.
Alemaniako Gobernuak, eskualdetako agintariek eta abendutik kantziler izango den Olaf Scholzek bilera egin dute, pandemiari aurre egiteko neurri berriak adosteko. Bertan eztabaidatu dute COVID-19aren txertoa derrigortzearen inguruan; “premiazkotzat” jo dute urtea amaitu aurretik 30 milioi dosi gehiago jartzea, beraz, txertaketa azkartu nahi dute. Egun, helduen %68k dauka txertoaren pauta osoa.
Ostegunean bilduko dira berriro agintariak neurri murriztaileez eztabaidatzeko, hortaz, baliteke datozen egunetan txertoa derrigortzea, besteren artean Olaf Scholz horren alde baitago. Lehenik, lanbide eta talde jakin batzuk derrigortuko lituzkete, eta, ondoren, herritar oro.