Alemaniako Gobernuak Internet Explorer ez erabiltzea gomendatu zien herritarrei asteartean, nabigatzailean errore bat aurkitu ondoren. Microsoftek adierazi du crackerrak nabigatzaileren segurtasun sistema erasotzen saiatzen ari direla, baina sortutako arazoak txikiak direla.
Dena den, Microsoftek baieztatu du erasotzaileek nabigatzailearen akats hau baliatu dezaketela eta ondorioz webgune arriskutsu bat bisitatzen duen edonoren PCan sartu eta ordenagailuaren kontrola hartu ahal izango dutela. Konpainiak azpimarratu du ordea, erasoak oso mugatuak izan direla.
Hori dela eta, Alemaniako Gobernuak adierazi du kezkatzeko arrazoia dela. Ondorioz,Internet Explorerren erabiltzaileei fabrikatzaileak segurtasuneko software bat kaleratu arte nabigatzaile alternatibo bat erabiltzeko gomendatu die, Firefox esaterako.
Konpainiak jakinarazi du ordenagailuak crackerren erasoetatik babesteko software bat kaleratuko duela datozen egunetan. Bezeroek Microsoften web orrialdean izango dute eskura.