argia.eus
INPRIMATU
Alemaniak berriro ezetz erantzun dio Puigdemont matxinadagatik epaitzeko eskariari
  • Schleswig-Holsteingo epaileek berriro erantzun diote ezezkoarekin Carles Puigdemont Kataluniako lehendakaria matxinadagatik prozesatzeko estraditatzekotan Espainiak egindako bigarren eskariari. Asteartean ezagutarazi duen erabakian, auzitegiak eutsi egin dio joan den apirilean hartutako erabakiari; geroztik maiatzean fiskaltza alemanak bigarrenez egina zuen eskari bera, Espainiatik fiskalek presioa egin eta Llarena epaileak argudio berriak bidali ostean.

2018ko maiatzaren 22a

Asteartean auzitegiak zabaldutako agirian dio Berlinen erbesteraturik bizi den Puigdemont espetxeratzeko arrazoirik ez dagoela, gaineratuz Llarena epaileak Madrildik bidalitako froga berriek ez dutela egoera aldatzeko moduko ezer berririk mahairatu.